Euskaraz

 

ROSY SVITANKU : UKRAINA

Ukraine-basque

Ukraineko Lviv-en sortu zen « ROSY SVITANKU » taldea 2002-an. Yuriy Bugryn da taldearen sortzale eta zuzendari artistikoa.  « Rosy Svitanku » taldeak irabazi ditu nazioarteko lehiaketa eta festibal frango : « vizerunky Karpatski » (2005, 2007); Y.Chuperchuk-o festibala (2006, 2008, 2011 Lviv, Ukraina) ; Poloniako pesta folklorikoak ( 2006, 2008, 2014, 2015) ; Txekia Errepublikan Praga-ko folklore festibala (2007); Bulgariako folkloriko festibala Varna (2008), Sofia (2012) Nessebar (2009, 2010, 2011), Silistra (2009); Lituaniako festibal lehiakata, Siauliai (2010, 2012) ; Frantzia eta Alemaniako itzulia ( 2010); Turkiako folkloriko festibala  (2011, 2012, 2013); Bielorusiako nazioarte dantza lehiaketa , Minsk ( 2011), Ivanovo ( 2015); Hongria, Sharospatak (2014). 2009-ko maiatzean taldeak lortu zuen Ukraineko dantza talde oberenetako baten saria. Taldeak eskaintzen ditu 25 dantza, konposizio eta koreografia irudiak, Ukraineko leku desberdinetako mugimendu eta dantza koreografietatik sortuak. Ukrainako herdi partetik etortzen dira, Podillya, Volyn, Polissya, Hutsulshchyna, Bucovine, Zakarpattya, etab… Taldearen errepertorioan baleta modernoko irakasle famatu batzuen dantzak eta ukrainar koreografiaren dantza klasikoak. Taldeak hartu du, eta segitzen du sorkuntza gertakarietan parte hartzen : Lviv-eko eta beste lekuetako kontzertu eta ikuskizunetan.

 

Triam Udomsuka Nomkloa : TAILANDA

1455704539532

Tailandia barne eskualdean den Samutprakarn probintziatik heldu da Triam Udomsuksa Nomkloa taldea. 2010-an sortu zen folklorearen hedapen eta kontserbazioa bultzatzeko gazterian. Sortuz geroztik, taldeak lortu ditu sari frango Tailandiako dantza eta musika lehia folklorikoetan. Triam Udomsuka Nomkloa taldeak aurkezten ditu Tailandia barneko lehengo baserri ohiturak, bainan ere, errepertorio garaikideago bat, ohitura zaharrak herrikoi moldean egokituz.

 

KYTHARA : EGIPTOA

Egypte-basque

Kultura ministeritzak kudeatzen du Kythara musika eta ballet institutua. 1988-an sortua, institutuak onartzen ditu 7 urte gorako mutiko eta neskak, musika, fisika, teknika eta osasun azterketak pasatu ondoren. Ikasketek 9 urte irauten dute. Egitaraua horrelakoa da : Herriko ballet klazikoa eta nazioarteko dantza folklorikoa, dantza historikoa, dantza modernoa eta musika. Ikasketen bukaeran ikasleek eskuratzen dute ballet arten ikasketa bukatze agiria. Ikasle hoberenek parte hartu dute nazioarteko lehiaketetan, Egiptoa ordezkatuz herri esberdinetan. Taldeak aurkezten du askotariko errepertorio bat, Egiptoko historioa eta ohiturak nahasiz : Persiatik etorri Nawara populuko egipto gypsy dantzak, arrantzale bizia kontatzen duten Alexandriko dantzak, dantza Nubienak : arte Nubienak deskribatzen ditu Nubienen berezitasunak eta herrikoi sinesmen eta magiaren arteko loturak.

 

DZINTARINS : LETONIA

Lettonie-basque

Egunero dantzatzeko prest diren eta dantzatzea maite duten 250 haurrek osatzen dute «Dzintariņš»  taldea. Dantza folklorikoak eta ere izaera dantzak aurkezten dituzte haurrek. Munduko haur dantza taldetako hamar oberenetatik bat bezala ezagutua da  «Dzintariņš» . « Gure taldeaz harro gaude !». Letoniako kontzertu eta festibaletan parte hartu du taldeak, kanpoan ere : Alemania, Finlanda, Zueda, Norvegia, Danemarka, Autrixia, Frantzia, Bretaina handian, Txekia Errepublikan, Hongrian, Zlobakian, Italian, Españian, Turkian, Japonoan, Mexikan, eta beste leku askotan.  «Dzintariņš»  izena, Letoniako herri sinboloa den « ambre » hitzetik dator. «Dzintariņš»  1953 urtean sortu zen. Zinaïda Zeltmate zuzendari artistikoak, taldea sortu zuenak, amodio eta pazientziarekin irakatsi ditu dantza urratsak haurreri 2 eta 3 urtez goiti. 1975 ean, «Dzintariņš»  bilakatu zen lehenengo dantza folkloriko haur taldea. Ohiturak segitzen du eta Olga Freiberga, Zinaïda Zeltmateren alabak, zuzentzen du dantza taldea 1991 geroztik. «Dzintariņš» ek eskaintzen ditu Letoniako dantza desberdinak, etnografiko dantzetatik, dantza folklorikoetara, baleta folkloriko modernoan bukatzeko. Dantzek kondatzen gituzte familietako ospakizunak, hazkunde eraztunaren ohiturak eta naturaren prosesua.

 

MARITZULI : Biarritz

maritzuli

Biarritzeko Maritzuli konpainia 1999 ean sortu zenetik, Biarritzeko herriko etxearen sustenguarekin kontatzen ahal du, baita Euskal kultur Erakundearena eta Malandain Ballet Biarritz – Zentro koreografiko nazionalarena ere.

Hasieratik, Maritzuli konpainak lana euskal dantza ikertzen, banesten, ikertzen eta transmititzen dedikatzen du eta bere sorkuntza laneri esker gure kulturan hain garantzitsua den dantza arraberritzeari.

Amateur pertsonez osatu arren, eskema profesional bati jarraituz dago antolatuta Maritzuli eta horrexegatik, bikaintasuna bilatzeaz gain kritikak dioenaren adi izaten da. Gainera, Maritzuli konpainiak bere lanak aniztuz eta zabaltzen jarraitu nahi dituenez, kultur elkarte desberdinetan erkidetzen da.

Biarritzeko Maritzuli Konpainia, 1996 ez-geroztik, sortutako ikuskizunen bitartez euskal dantza tradizionalen zabalkundean. Askotan, gazteei egitasmo desberdinak proposatu izan dizkio, beraien adin eta izaerari moldatuak. Honen helburua zorroztasuna, edertasuna eta benetakotasuna bezalako baloreetan heztea da.