POLONIA

MALI GORZOWIALCY ELKARTEA

Mali Gorzowiacy taldea 1981 sortua izan zen. 5 urte eta 22 urteren arteko 160 kidez osatua da baina festibalera etorriko den taldeak 11 eta 15 urte artean ukanen du. Bigarren gerla mundiala eta gero, Gorsow Wielkopolski-ko herritarrak Polonia osokoak ziren, horregatik du « Mali Gorzowiacy » taldeak presentatzen eskualde horien kultura, dantzak, kantuak, jantziak, oihuak eta haien mintzairak barne. Talde horrek Poloniako historian inportanteak diren dantza nazionalak aurkezten ditu ere. Dantza horiek 19. mendekoak dira eta Poloniako independentziaren sinbolo kulturala baita memoria nazionala bilakatu dira.

Taldeko buruzagiek programa kideen urteari eta haien gaitasuneri moldatzea entseatzen dute. Horrez gain, gazteen interesaren garapenari kasu egiten dute bereziki musika, dantza eta tradizio popularren desberdinen ezagutzen garapenari doazkionez.

Lehen helburuetariko bat Poloniako dantzen erakustea da eszenatoki batean. Koreografia dantzaren dinamika eta teknika berezi batzuen bidez sortzen dute. Haien emanaldien parte inportante bat bere orkestra da.

Orkestrak erabiltzen dituen musika tresnak hauek dira : bibolina, tronpeta, kontrabaxua, akordeoia (taldeari gehitu dutena bigarren gerla mundialaren ondotik).

Bakarrik eszenatokiek diote kentzen talde horri egiazkotasun piska bat, dantzak, kantuak eta musikari egokitu behar izan dituztelako. Taldearen jantzi tradizionalak gehienetan besta janzkerak dira.

Urtero, talde hori ainitzetan Polonian eta atzerrian agertzen da. MaliGorzowiacy-k gertakari internazional eta festibal ugaritan parte hartu du Europan, Hego Korean, Estatu Batuetan , Egipton, Txinan, Indonesian eta Venezuelan ere.