KROAZIA

PREPOROD TALDEA

« Preporod » dantza taldea 1907an sortua izan zen, Dugo Selon, Kroazian. Badu zonbait urte Kroaziako elkarte kulturalean eta dantza folklorikoen antolaketa internazionalean (CIOFF) parte hartzen duela.

Multzoa 300 kidez osatua da, talde folklorikoetan eta orkestretan banatuak direnak. Urte guziz, taldeak Kroaziako festibaletan parte hartzen du, baita ere atzerriko herrietan, Kroaziako folklore tradizionala zaindu eta transmititzeko.

Herri anitzetan agertu da, hala nola Polonian, Errumanian, Mazedonian, Bosnia-Herzegobian, Frantzian, Alemanian, Austrian, Belgikan, Hungarian, Italian, Mexikon…

Eskainitako programak Kroaziako tradizio musikalak eta koregrafikoak aurkezten ditu, jatorrizko jantzi nazional batzuekin.

Multzo hori 190 haurrez osatua da, 3 eta 15 urte artekoak, 6 sekzioetan banatuak.

Multzo folklorikoaren programa, haurren sortzeko gaitasunean, garapenean eta ondarearen transmisioan konzentratua da.

Sekzio horrek, Kroaziako haur talde hoberenaren saria lortu du 2005 eta 2018an, 2006an bigarrena eta 2007an hirugarrena, baita sari anitz ere.