KOLONBIA

DANFOLED FUNDAZIO KULTURAL ETA ARTISTIKOA 

Jessica Liseth Acevedo Tijaro-k 2010ko maiatzean sortu duen haurrentzako dantza eskola da. Lérida – Tolima fundazio horren egitura Tolimaren eta ohitura nazionalen begiratzean oinarritzen da.

Haien lanetan Cundiboyacenseko obra folklorikoak atzemaiten ahal dira baita kafe zonarena, Atlantikoko eskualdearenak eta Tolima departamenduarenak ere.

Lan artistikoa jostatzeko aktibitateen inguruan antolatua da. DANFOLED fundazioak kulturaren kudeaketa du helburu nagusi bezala, dantza, musika eta ikuskizuneko arteak azpimarratuz. Horren bidez haien sozial eta kultur ingurumenaren garapenean parte hartzen dute.

Helburu soziala dantzaren irakaskuntza da haurren laguntzeko pedagogiaren mailan. Asmatu, antolatu, egin baita planak, programak eta proiektu kultural jostagarriak, artistikoak, unibertsitarioak eta argitalpenak departamendu et nazional mailan.

Danfoled-ek Kolonbiako festibal eta lehiaketa anitzetan parte hartu du.