FRANTZIA

TRADEKO ABENTURAZALEAK 

Saint-Maixent-l’Ecole-eko munduko haurren festibalaren 30 urteen kari, Haurren Folklore Elkarretaratze Internazionaleko elkarteak omenaldi bat egin nahi zuen lehengo “les P’tits Châgnes” tradizioen eskolari, 2002an desegina. Horrentzat beste elkartez folkloriko bat sortu du. Bainan, lehenik dantza eskola hori RIFE elkartearen lehendakariak du erakarri. Berantago, gazte motibatu batzuek beste talde folkloriko baten sortzea ideia ukan zuten, haiek dute proiektua sortu eta bururaino eraman. Proiektu hori haur talde ttipi batekin sortu da Ventoux-eko auzoaldekoa. Horrek, haurrak elkartean parte hartzea ahalbideratu du baita beste kultura batzuen ezagutzea ere, hots, plazerra hartzea helburu finko bat ukanez ere !

Festibal horrek auzoalde xume bat hautatu duelako, eskolak helburu sozial bat du ere bai. Bere xedea, haurrek Frantzian bidaiatzea da, CIOFF-ari lotuak diren festibalen sareei esker. Gazteak beste publiko baten aintzinean agertzen ahalko eta nazionalki folklorezko festibalen aberastasuna ezagutzen ahalko dute.

Hastapeneko proiektua bi urterentzat finkatua da. Lehen urterako, helburua 8 eta 10 minuturen arteko dantza programa baten sortzea zen, Munduko Haurren Festibalaren urtebetetzeko gala gaualdian emana izanen zena, hau da 2017ko uztailaren 13an. Haurrek berriz emanaldia plazaratu dute 2017ko uztailaren 14an eta 15an, desfilearen kari, haien herriaren karriketan. Emanaldiek sekulako arrakasta ezagutu dute publiko harritu baten aintzinean.
Proiektuaren buru, emanaldi horren plazaratzea da CIOFF-eko bi festibaletan (Ezpeletakoa eta Cers-ekoan) 2018ko udan.
Hezkuntza, ezagutzen transmisioa errespetu eragile bat da, ikaslez ikasle egiten delako ere bai. Dantza eta musikak talde eta kooperazio izpiritua sortzen du.

Proiektu pedagogiko bat da beraz baina proiektu sozial bat ere bai arrazoi desberdinengatik. Bere helburua ingurumen desberdinetako haurrekin lan egitea da baita sarearen festibal ainitzetan agertzea ere. Bira horiek hezkuntza eta kultura egonaldi batzuentzat parada izaiten ahal da, eta batzuentzat, haien etxetik kanpoko bakantza batzuen ukaiteko manera bat izaiten ahal da. Horrezgain, eginak izanen diren dantzen ugaritasunak parte hartzaileak beste elkarte batzuen ezagutzera eramanen ditu, haiek ere emanaldien inguruan lan egiten dutenak.

WAZZA KONPAINIA

8 artista gazte eramaten zaituzte beste nonbait doan istorio batean. Beste nonbait, baina non?
Balentria atletikoa, akrobatikoa eta koreografikoa nahasten dituen dantza lan hau emozioz egindako mundu estetiko batean eramaten gaitu.
Gizakia han eta hemen arteko bizitza bikoitza batean doa, isiltasunean, edo erritmo ezberdinetan… Dantzarena, bidaiarena…

Askatasuna eta errebolta aldarrikatzen duten kulturak dira Hip Hop dantza eta underground kultura : “Ez dakizu gehiago nor zaren, zerbaiten osagaia zira baina dena ahazten duzu, dena askatzen duzu, musika eta mugimendua zira, ez duzu ezer ikusten. Loriatzen zara, besterik ez.”

BANDAOC

Orthez hiriko musika eskolak 2010an sortutako musika taldea da BandaOc. Musika tradizionala sustatzen du : musikari gazteek haien irakasleen gidaritzapean Okzitaniako hainbat dantza eta kantuen musikak aurkezten dituzte gaur egungo musika tresnak baliatuz, hala nola flauta ezberdinak, kobreak, eskusoinuak eta perkusioak. BandaOc musika taldea, Hélène LAJUS-en zuzendaritzapean, kanpoan aise du aurkezten bere lana eta eskualdeko festa ainitzetan parte hartzen du : Pauen gertatzen den Carnaval Biarnèsen, Orthez-eko Maraton de la Canta, Passem lasterketan…