FRANTZIA – DEUX SEVRES

TRADEKO ABENTURAZALEAK 

Saint-Maixent-l’Ecole-eko munduko haurren festibalaren 30 urteen kari, Haurren Folklore Elkarretaratze Internazionaleko elkarteak omenaldi bat egin nahi zuen lehengo “les P’tits Châgnes” tradizioen eskolari, 2002an desegina. Horrentzat beste elkartez folkloriko bat sortu du. Bainan, lehenik dantza eskola hori RIFE elkartearen lehendakariak du erakarri. Berantago, gazte motibatu batzuek beste talde folkloriko baten sortzea ideia ukan zuten, haiek dute proiektua sortu eta bururaino eraman. Proiektu hori haur talde ttipi batekin sortu da Ventoux-eko auzoaldekoa. Horrek, haurrak elkartean parte hartzea ahalbideratu du baita beste kultura batzuen ezagutzea ere, hots, plazerra hartzea helburu finko bat ukanez ere !

Festibal horrek auzoalde xume bat hautatu duelako, eskolak helburu sozial bat du ere bai. Bere xedea, haurrek Frantzian bidaiatzea da, CIOFF-ari lotuak diren festibalen sareei esker. Gazteak beste publiko baten aintzinean agertzen ahalko eta nazionalki folklorezko festibalen aberastasuna ezagutzen ahalko dute.

Hastapeneko proiektua bi urterentzat finkatua da. Lehen urterako, helburua 8 eta 10 minuturen arteko dantza programa baten sortzea zen, Munduko Haurren Festibalaren urtebetetzeko gala gaualdian emana izanen zena, hau da 2017ko uztailaren 13an. Haurrek berriz emanaldia plazaratu dute 2017ko uztailaren 14an eta 15an, desfilearen kari, haien herriaren karriketan. Emanaldiek sekulako arrakasta ezagutu dute publiko harritu baten aintzinean.

Proiektuaren buru, emanaldi horren plazaratzea da CIOFF-eko bi festibaletan (Ezpeletakoa eta Cers-ekoan) 2018ko udan.

Hezkuntza, ezagutzen transmisioa errespetu eragile bat da, ikaslez ikasle egiten delako ere bai. Dantza eta musikak talde eta kooperazio izpiritua sortzen du.

Proiektu pedagogiko bat da beraz baina proiektu sozial bat ere bai arrazoi desberdinengatik. Bere helburua ingurumen desberdinetako haurrekin lan egitea da baita sarearen festibal ainitzetan agertzea ere. Bira horiek hezkuntza eta kultura egonaldi batzuentzat parada izaiten ahal da, eta batzuentzat, haien etxetik kanpoko bakantza batzuen ukaiteko manera bat izaiten ahal da. Horrezgain, eginak izanen diren dantzen ugaritasunak parte hartzaileak beste elkarte batzuen ezagutzera eramanen ditu, haiek ere emanaldien inguruan lan egiten dutenak.