EUSKAL HERRIA

Bost euskal talde gonbidatuak dira aurten :

DUGUNAKO TXIKIAK

Dugunako Txikiak taldearen izenak “Duguna – iruñeko dantzariak” taldearekin lotzen gaitu zuzenean. Duguna taldea, 1949. Urtean sortu zuen Iruñeko udalak, antzinako dantza usantzak gogoan, hiriko zeremonialetan dantzan aritzeko. Beraz, hango eta hemengo dantzak bakarrik ikasten dituen haur taldea arrunta izan beharrean, gure taldea Dugunako dantzariak izateko hastapena dela esan genezake. Talde nagusiak hiriko zeremonialetarako dantza propioak sortu egin ditu: San Fermin aldapako ezpata-dantza, San Fermin eta San Saturninon plazaratzen diren Trokeo-dantzak, San Blas eta San Juan bezperako soka dantzak… Iruñeko dantzak hain zuzen.

Hortaz, Txikiak bide bera jarraitzeko ahaleginean lehen urratsak eman ditu. Adibide garbia da gazte talderako sortutako soka-dantza eta Gauargin ikusgarri izanen dena. Hori gutxi balitz, Iruñeko Trokeo-dantzen zikloa osatzen duten 7 dantzetatik ere 2 eskeiniko dituzte: Ama begira zazu brokel eta ezpata-dantza eta Arri-arri mandoko zinta-dantza. Horietaz gain, plazaratuko diren dantzetan ere hauek izanen ditugu: Arizkungo sagar dantza, Miarritzeko arku dantza eta Gipuzkoako makil txikiena eta uztai-txikiena.

EZPELA DANTZA TALDEA

 

BEGIRALEAK DANTZA TALDEA

Begiraleak, Iparraldeko kultur elkarte zaharrenetako bat da. 1935an sortu zen eta “Begiraleak” izena hartuz bere helburua behin betiko finkatu zuen: euskara eta euskal kultura mantendu eta transmititu. Hastapenean antzerki talde bat baizik ez bazen ere, dantza aski fite sartu zen elkartean, euskal dantza tradizionalen ezagutarazteko gogoarekin. 1980 urteetan Lapurdiko ihauterien ohitura ber bultzatua izan zen Betti Bettelu dantza maisu ospetsuarekin. Gaur egun, taldeak hirurehun bat kide biltzen ditu ; izan kantariak, musikariak edota dantzariak edozoin adinetakoak, denek Euskara hari nagusitzat hartuz. Dantzaren saila garatuena da, irakasle guziak borondate onekoak dira eta kurtso gehienak euskaraz egiten entseatzen dira.

Gauargi festibala eder honen kari Begiraleak elkarteko haurren parte batek urtean landuriko hainbat dantzak erakutsiko ditu, tokiko jantzi tradizionalak soinean ukanez. Eta bai, zer litzateke euskal dantza tradizionala euskal jantzirik gabe?

 

ZIRIKOLATZ

 

IZARTXO

Euskal Herriko zazpi probintzietako kulturan oinarrituz, Izartxo dantza taldeak lan berritzailea sustatu nahi du sorkuntzaren bidea hartuz (Hartza Iguzki, Buruz Behera, Burrunka, Ihauteri…). Transmizio lanei eta belaunaldi ezberdinen arteko harremanei lehentasuna ematen die, adibidez Kaskaroten ohitura mantenduz gaur egun ere.
Dantza eta musika bereiziezinak diren, elkarteak musika talde esberdinak garatu ditu : txistulariak, gaiteroak, trikitixak, baita ere txaranga bat, eta Hartzaro, Herri Uzta edota Hartza Altzoan festibalak zabaltzen ditu.

Sorkuntza, tradizioaren hedapena baita ere formazioa bultzatzen du elkarteak : duela 50 urte kulturaren arloan hasitako lana segituz doa musika eta dantza eskolei esker.

Gauargi festibalan parte hartuko duten dantzari gazteak Euskal Herri osoko dantzak aukeztuko dituzte.