BIELORRUSIA

JAVARONATCHKI TALDEA 

Javaronatchki taldea 1987an Sergey Alexandrov-ek sorturiko taldea da. Dantzari ttipiak 5-6 urtetik goiti engaiatzen dira eta helduak izan arte egoiten dira. Taldea 100 bat dantzariz osatua da, dantzaz amorostuak.

1990an kolektibo horrek ohorezko titulua eskuratu zuen. Festibal internazionaletan parte hartzen du hala nola Bulgarian, Errusian, Lituanian, Moldavian, etb. Dantzari zeinbatentzat dantza folkloriko horien dantzatzea lanbide bat bilakatu da.

Javaronatchki talde horrek poza eta plazerra ekartzen digu. Haien emanaldi bakoitzarekin, Bielorrusiaren folklorea berpizten da.