Gauargi, Munduko Haurrak eta Dantzak

Gauargi festibalaren 22. edizioa egingo da 2018ko uztailaren 18tik, 24ra !

Kolorez beteriko emanaldiak, programa bizi bat eta mundu osotik etortzen diren taldeekin : Bielorrusia, Kroatia, Polonia, Sri Lanka, Euskal Herria,  Biarno,  Deux Sèvres eskualdea.

Gauargi Festibala 2018 – Argia Bizian

Badu bi hamarkada baino gehiago topaketa ahaztezinak urte guziz eragiten dituela Gauargi elkarteak – Munduko Haurrak eta Dantzak. Uztailero Ezpeletako herriak errezibitzen ditu mundu osotik etorritako hirurehun bat haur /dantzari.

Beti momentu pribilegiatu bat da Euskal kulturaren aberastasuna deskubriarazteko : hau da Gauargi Elkartearen helburu lehenetariko bat.

Momentu horrek errazten ditu topaketa eta trukaketa bereziak, eta Gauargi Festibalatik pasatzen diren guziak hunkituak dira.

Baina Gauargi Festibala ez da dantzarien arteko trukaketa sinpleak bakarrik…

Emanaldien magia edo egunerokoa, eszenatik kanpo ?

Haurren grazia naturala, beraien sinpletasuna, beren inozentziak, eramaten du publikoa dimentsio irreal batean.
Emanaldien gibelean, « mundu » bat marrazten da, non dantzarien eta musikarien produkzio artistikoen edertasunak, azkenean, gauza gutti diren.
Beste gauza andana pasatzen da…
Emanaldien magiaren bila, publikoak ez ditu ikusten beste momentu magiko    batzu,     eszenatik  kanponpasatzen direnak.

Egunero, trukaketa ahaztezinak sortzen ditu festibalak, bai familiekin, bai aisialdi gunetako haurrekin, baita ere Baionako hospitaleko haurrekin edo adineko jendeekin, haiek ere gonbidatuak baitira une goxoak partekatzera dantzariekin.

Belaunaldien arteko topaketak

Harat-honaren irudian iragaiten da Gauargi Festibala, trukaketa, partekatze eta esku zabalez beteta.
Ezin sinetsiko gisan, antolatzaile boluntarioak bestalde, gazteak eta haurrak adierazten dute elgarrekin bizitzeko nahia.
Egun berezi bat antolatua da, non gazte eta zaharrak Gauargiren munduan sartuko diren, baita ere Dantzaren munduan, bakoitzak bere erritmoan.

Haurrak, « bakearen artisauak » …

Bestearen aurrean presentatu, irri egin, eskua hedatu eta azkenean besarkatu…
Hori da Gauargi abenturaren bilduma merke bat. Hizkuntzen, kulturen eta erlijo ezberdinen arteko oztopoak gaindituz, haurrek dituzte helduek eraikitutako harresiak erorrarazten : badakite epe laburra dutela bestearekin adiskide egiteko.
Eta Dantza hizkuntza bat delako, berari esker magia adierazten da eta harresiak erortzen dira, kultura bakarra sortuz haurren bihotzetan : bakearena.
Urte guziz, prozesu hori abiatzen da eta haur bakoitzak ikasten du beldurrik gabe eta gibel-pentsamendurik gabe bestea gurutzatzen.
Gauargiren irakaspena baliatuz, haur hoien bizia betikotz eraldatua da, haien hitzak eta ekintzak dira behin betiko bestearen beldurraz libratuak. Agur esateko tenorean emozio handi hauek dira agertzen…
Etorri dira guri bizia irakastera, bakearen artisaua handiak direlako…

NOR DA GAUARGI ?

Gauargi Inguma jeinu kaltegarriaren haizatzeko deitzen dugun jeinua da, Ingumak lo egileak bisitatzen dituelako eta hestura bortitzak sorrarazten dizkielako haien eztarria tinkatuz.

Gauargi, lurrean, arboletan edota harrietan den argitxo baten forman agertzen da : orain hemen, gero airean eta gero beste aldean den mendian agertzen da. Holakoa da Gauargi jeinua.

Lehen festibala 1996an egina izan zen Kanboko frontoinean, St Maixent l’Ecole-tik etorritako 4 talderekin. 2003an, festibalak lekuz aldatzen du Ezpeletan finkatzeko.

Kanbon egina izan zen lehen entsegu ero horren geroztik, ateak ideki dira eta festibalak bere bidean egin du. Bide horrek 21 urtez mundu osoko haurrak gure Euskal Herri goxora ekarri ditu baita gure haurreiganantz ere.